XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bikoiztean, batzuetan zalantzazko bihurtzen dute bai lehendikakoa, baita berria ere.

Autore bat pixka bat desbideratzen hasten da adierazpide ezagun bat bere hasierako esanahitik, eta, honela aldatu ondoren, ahalik eta ongien moldatzen du bere gaira.

Beste batek esanahia beste alde batetik hartzen dio; hirugarrenak bide berri batetik eramaten du berekin; eta arbitro komunik ez dagoenez, ezta epaimahai iraunkorrik ere, hitzaren zentzua behin-betiko finkatuko duenik, hau batetik bestera ibiltzen da.

Ondorioz, ematen du idazleak ez zaizkiola inoiz pentsamendu bakar bati atxikitzen, baizik eta ideia-multzo baten erdira apuntatzen dutela, horietatik zein harrapatu den epaitzeko ardura irakurleari utziz.

Hau demokraziaren ondorio tamalgarri bat da.

Nik nahiago nuke hizkuntza hitz txinatar, tatariar edo huroiez betetzea, hitz frantsesen zentzua zalantzazko bihurtzea baino.

Harmonia eta homogeneotasuna lengoiaren bigarren mailako edertasunak baino ez dira.

Honelakoetan konbentziozko gauza asko dago, eta, estu-estuan, egin daiteke aurrera horiek gabe.

Baina ez dago hizkuntza onik termino argirik gabe.

Berdintasunak beste zenbait aldaketa ere ekartzen dio, halabeharrez, lengoaiari.

Aristokrazi mendeetan, nazio bakoitzak beste guztietatik aparte gelditzera jotzen duenean eta bere-berea izango duen fisionomia eduki nahi izaten duenean, sarri gertatzen da jatorri komuna duten zenbait herri oso arrotz bihurtzen direla elkarrekiko, eta, elkar ulertu ahal izateari utzi gabe, ez dute guztiek era berean hitz egiten.

Mende horietan berorietan, nazio bakoitza hainbat klasetan zatiturik egoten da, elkar gutxi ikusi eta batere nahasten ez diren klaseetan;

hauetako bakoitzak hartu eta aldatu gabe kontserbatzen ditu berari bakarrik dagozkion aztura intelektualak, eta hitz eta termino jakin batzuk bereganatzen ditu lehentasunez, ondoren belaunaldiz belaunaldi pasatzen direnak, ondareak bezala.

Orduan lengoaia berean behartsuen hizkuntza eta aberatsen hizkuntza aurkitzen dira, plebeioen hizkuntza eta nobleen hizkuntza, hizkuntza kultua eta hizkuntza arrunta.

Zenbat eta sakonagoak izan zatiketak eta gaindigaitzagoak hesiak, are gehiago izan behar horrela.

Gogotsu apostu egingo nuke Indiako kasten artean baietz ikaragarri ezberdindu lengoaia, (...)